Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Ponentziak eskuragarri daude webgunean

2017·05·05


Aterako gara euskal herritarrok hizkuntzaren armairutik? Nola uztartu gizartearen aktibazioa eta hizkuntza ohituren aldaketa? izenburupean, iristear da maiatzaren 11n Udaltopen bederatzigarren edizioa, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean. Aurtengoan marka guztiak hautsi dira: 220 partaidetik gora bilduko dira hizlari, euskara teknikari, arduradun politiko, irakasle eta beste hainbat esparrutako langileen artean. Aurreikuspenek, beraz, edizio ahaztezina iragartzen dute.

Topaketan zehar han eta hemen egin diren, egiten ari diren eta egin nahi diren esperientzia berriak izan go dira hari mutur nagusiak. Zer dira ohiturak? Eta hizkuntza ohiturak? Hizkuntza portaerak aldatzeko ekimen sozialek lagunduko al lukete euskararen erabilera areagotzen? Galdera horiei eta antzeko beste galderei erantzuna ematea izango da aurtengo erronka. Hori horrela, bertan biziko denaren aurrerapena paperean jasotzeko aukera duzue, webgunean ezarri dira eta ponentziak.