Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Zer berri?

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Ponentziak eskuragarri daude webgunean

2018·05·10


Euskaraldia puntuz puntu. Aurtengo puntuari erantzunak eta datorrenari galderak izenburupean iristear da, datorren ostegunean Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean, Udaltopen hamargarren edizioa.

Jardunaldietan bederatzigarren edizioan hasitako bideari jarraipena emango zaio eta, izenburuak iragartzen duen moduan, Euskaraldia izango dute oinarri. Hamargarren urteurrena izanik, gainera, sorpresaren bat edo beste prestatu da. Edizio berezia iragartzen dute aurreikuspenek.

Bederatzi ponentzia, proposamen berri baten aurkezpena, proposamenari ekarpenak egiteko saioa, ekarpen lanaren ondorioak eta amaiera ekitaldia bistaratzen dira aurtengo egitarauan. Topaketetan ate joka diren erronkez hausnartzeko eta etorkizun hurbileko estrategia zirriborratzeko aukera izango da. Euskaraldia izango da arreta-gune nagusia eta horri lotutako hainbat gai izango dira mahai gainean.

Bertan biziko denaren aurrerapena paperean jaso daiteke gaurtik aurrera, webgunean zintzilikatu baitira ponentziak eta oholtza gainean izango diren hizlarien inguruko informazioa.