Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Pilar Kaltzadak egingo du aurkezle lana hamargarren edizioan

2018·04·18


Orain dela hiru edizio hasitako bideari jarraipena emanez, Udaltopek aurkezlea izango du hamargarren edizioan ere. Hain zuzen, Pilar Kaltzada donostiarrak egingo du gidari lana, 2016an Ibon Gaztañazpik eta 2017an Reyes Pradosek egin bezala.

Linking Ideas Estrategia eta Komunikazio enpresa zuzentzen du Ana Erostarberekin batera. Bertan, aholkularitza lanak egiten ditu, besteak beste, berdintasuna, enpresa-eraldaketa eta zuzendaritza-prestakuntzaren arloetan.

Euskalgintzaren arloan luze jardun izandakoa da, besteak beste, Elhuyarren, UEUn eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluan, bertako lehen komunikazio-arduraduna izan zelarik.

Berria Taldeko administrazio-kontseiluko eta Euskararen Aholku Batzordeko kidea da, eta ohiko kolaboratzailea da hainbat komunikabideetan. Hizlari, aurkezle eta dinamizatzaile lanak maiz egiten ditu eta Doce Miradas berdintasunaren aldeko kolektiboko kidea da.