Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Pablo Suberbiola Unanue

Pablo Suberbiola Unanue

Pablo Suberbiola Unanue Soziologian Lizentziatua (EHU) da, HIZNET hizkuntza-plangintzan graduondokoa (2001-02) eta Humanitateetan Masterra (UOC, 2017) egin zituen. Hizkuntza normalizazio eta Soziolinguistikaren inguruko ikastaro eta jardunaldietan ere parte hartu du. 

1991tik 1999ra Ttakun Kultur Elkartean dinamizatzaile lanean ibili zen; ondoren teknikari gisa urtebete eman zuen Enpresetako Euskara planak diseinatzen (Ttakun-Emun, 2001) eta 2002tik 2004ra SEI Elkartean teknikari, bezala lan egin zuen. 2004tik gaur arte Soziolinguistika Klusterrean lanean dihardu. 

Hitzaldia: Ulermena aktibatzeko metodologia berriak probatzen

Data: maiatzaren 17an, 13:00etatik 13:30era.