Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Zer berri?

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Ostegunean egitaraua aurkeztuko dugu

2018·04·09


Datorren ostegunean, apirilak 12, Udaltopen hamargarren urteurreneko egitaraua aurkeztuko dugu Eusko Jaurlaritzak Antia kalean duen egoitzan. Aurkezpen prentsaurrekoan Estitxu Alkora, Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendaria; Garbiñe Mendizabal, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendaria; Jon Antxordoki, Lasarte-Oriako Euskara Batzordeko lehendakaria; eta Elena Laka, Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria izango dira.

Euskaraldia puntuz puntu. Aurtengo puntuari erantzunak eta datorrenari galderak izenburupean egingo da hamargarren edizioa, 2018ko maiatzaren 17an eta 18an Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean. Aurkezpen prentsaurrekoan, besteak beste, bi  egunetarako prestatu dugun egitaraua xehatuko da.

Egitaraua aurkeztu eta berehala zabalduko da izena emateko epea, maiatzaren 4ra arte. Ohikoa den bezala, interesa duten guztiek www.udaltop.eus webgunean izango dute bertan inskribatzeko aukera. Izen-emateak 65 €ko balioa izango du eta prezio horren barruan sartzen dira:

  • Jardunaldien saioetan partaide izateko eskubidea.
  • Hasieran banatuko dugun materiala.
  • Osteguneko bazkaria eta bi egunetako aho-gozagarriak.