Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Ostegun arratsaldean, mahai inguruak

2016·04·19


Aurtengo edizioko nobedadeetako bat mahai inguruak dira. Formatua estreinatuko dugu ostegun arratsaldea arintzeko, eta bide batez, berrikuntzek ematen dioten freskotasuna txertatzeko.

Bi mahai inguru antolatu ditugu: Nola kudeatu euskara gaztetxoen kiroletik eliteko kiroleraino? eta Nola eragiten ari gara gaztetxoen kirol jarduerako hizkuntzan gure herrian?

Lehenengoan Onintza Arregik egingo du moderatzaile lana, BPXport Kirol Zerbitzuak enpresako kideak. Solaskideak Andoni Iraola, Real Sociedad Fundazioko zuzendaria, Eneritz Iturriagaetxebarria, Basque taldeko zuzendari eta txirrindulari ohia eta Matxalen Ziarsolo, Bera Bera taldeko eskubaloi jokalaria, izango dira.

Bigarrengoan, moderatzailea Endika Muruamendiaraz izango da, Athlon kooperatibako teknikaria. Solaskideak Fernando de Lera, Lauro Ikastolako hizkuntza normalizazio teknikaria, Asier Mujika, Aretxabaletako Udaleko kirol teknikaria, eta Elisabet Astiasaran, Pasaiako Udaleko Haur eta nerabeen eskubideak bermatzeko planaren koordinatzailea izango dira. 

A mahai ingurua (Nola kudeatu euskara gaztetxoen kiroletik eliteko kiroleraino?) Goiegi jatetxeko goiko solairuan izango da. B mahai ingurua (Nola eragiten ari gara gaztetxoen kirol jarduerako hizkuntzan gure herrian?), berriz, behekoan. Zalantzak argitzeko, parte-hartzaileen izen-abizenekin zerrendak jarriko ditugu jatetxean.