Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Miren Madariaga Tubet

Miren Madariaga Tubet

Miren Madariaga Tubetek Euskal Filologiako ikasketak egin zituen EHUn (2004), eta ondotik Hiznet Hizkuntza Plangintza graduondokoa (2016).

2005. urtetik dihardu AEKn lanean eta 2012an hasi zen Ahize-AEK hizkuntza aholkularitzan. Besteak beste, Lemoako Udalean, BATZ kooperatiban eta eusGara egitasmoan ari da aholkulari zein teknikari lanetan. Horretaz gain, udal, enpresa eta kirol elkarteetan lidergo eta ahalduntze saioak ere dinamizatzen ditu.

Hitzaldia: eusGara: hizkuntza, balio erantsia Arratiako enpresen garapenean. Elkarlanaren emaitza

Eguna: maiatzaren 16an, 10:30etik 11:00etara

Laburpena:

eusGara, Arratiako enpresei zerbitzua eta lana hobetzen laguntzeko egitasmoa da, ERROTA Fundazioak bideratzen duena.

Hizkuntza kudeaketa hobetu eta euskararen erabilera handitzeko zerbitzuak eta laguntzak eskaintzen dira enpresa bakoitzaren helburu, ezaugarri eta erritmoetara egokituta. Enpresak zerbitzu-hizkuntzak eta lan-hizkuntza hobetzeko aukerak ditu egitasmoarekin.

Egitasmoa Lemoako udaletik habiatu zen eta eskualdeko beste udaletara zabaldu eta Bizkaiko Foru Aldundi eta Eusko Jaurlaritzaren elkarlanaren ondorio bat da.

Gaur egun, 12 enpresekin hitzarmenak sinatu dira.