Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Miquel Strubell i Trueta

Miquel Strubell i Trueta

Miquel Strubell i Trueta (Oxford, Ingalaterra, 1949) kurrikulum aparteko gizona da. 70ko hamarkadaren hasieran Psikologian eta Fisiologian lizentziatu zen Oxfordeko Unibertsitatean eta, gerora, 1984an Psikologian lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Tartean, 1974an Londresko Unibertsitatean masterra eskuratu zuen, Hezkuntzaren Psikologian. 2002. urtean Ikasketa Aurreratuen Diploma bereganatu zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan.

Alor profesionalean, Kataluniako Generalitatearen Plangintza Linguistikoaren alorrean aritu da ia 20 urtez. 2000-2014. urte bitartean, ordea, Kataluniako Oberta Unibertsitatean irakasle hasi zen Soziolinguistikan eta Plangintza Linguistikoan. Bertan, Multilinguismo Katedraren zuzendari izan zen. Halaber, Donostiako Protokoloan parte hartu du eta Fundació Congrés de Cultura Catalana eta beste zenbait patronatutako kide da. Liburu eta publikazio anitz, kongresuetan ere aritu da Strubell i Trueta. 

Canviant els hàbits lingüístics: realitats i mites izena duen hitzaldia aurkeztu du.