Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Mahai inguruak, aurtengo berrikuntza

2016·03·18


Udaltopen 2016ko egitarauak badu berrikuntza nabarmena. Aurten, lehen aldiz, bi mahai inguru antolatu ditugu. Mahai inguruak jatetxean bertan egingo dira, bazkalostean. Bi solasaldietan, bi gai hauen inguruan ariko dira zenbait aditu:

  • A. Nola kudeatu euskara gaztetxoen kiroletik elitekok iroleraino?
  • B. Nola eragiten ari gara gaztetxoen kirol jarduerako hizkuntzan gure herrian?

Lehenengo mahai ingurua Onintza Arregik gidatuko du (BPXport Kirol Zerbitzuak). Solaskideak, berriz, Andoni Iraola (Real Sociedad Fundazioa), Eneritz Iturriagaetxebarria (txirrindulari ohia eta egun Baque taldeko zuzendaria) eta Matxalen Ziarsolo (Bera Bera taldeko eskubaloi jokalaria).

Bigarrengoan Endika Muruamendiarazek (Athlon bizimodu osasungarrien sustapena) egingo ditu moderatzaile lanak, eta mahiaren bueltan Elisabet Astiasaran, Pasaiako Udaleko Haur eta nerabeen eskubideak bermatzeko planaren koordinatzailea; Fernando de Lera, Lauro Ikastolako hizkuntza normalizazio zuzendaria; eta Asier Mujika, Aretxabaletako Udaleko kirol teknikaria izango dira.

Bata edo bestea aukeratu

Izena ematerakoan, bi mahai inguruetako bat aukeratu beahr da ezinbestean. Izena emateko hurrenkera erabiliko dugu mahai-inguru bata ala bestea esleitzeko. Esleitutako mahai-inguruaren arabera egokituko zaio bakoitzari jangela, bazkalostean, mahaitik jaiki gabe, banaketa errazago egiteko.