Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Lasarte-Orian irten dira armairutik!

2017·04·20


“Irten armairutik! Euskararen Maratoia” Lasarte-Oriako biztanleak euskaldun izateko duten nahiaren erakusle bilakatu da. 1986. urtean hasi eta lau urtez behin egiten da, euskarazko joko olinpikoak baliran. 40 orduz, etenik gabe, euskaraz. Larunbata goizeko zortzietan hasi eta igandea gaueko hamabiak bitarte euskarazko jardunaren isilunerik ez duena. Horren ardura, ohi bezala, zortzikote batek hartzen du, mikrofonoa eskutik eskura pasata.

Ttakun Kultur Elkarteak eta Lasarte-Oriako Euskara Batzordeak erronka berri bati bidea ireki zion bederatzigarren edizioan, 40 egunez euskaraz aritzea. “Aho bizi” eta “Belarri prest” txapak soinean euskarazko jokaera aktiboa hartu zuten herritarrek, armairutik irten eta euskaraz jarduteko erronkari aurre eginez.

Baietz 40 egun euskaraz! ikerketa-ekintzaren emaitzak mahai gainean jarri eta Lasarte-Orian lau urtetik behin aurrera ematen den ekimena bertatik bertara ezagutu ahal izango da Udaltop jardunaldietan, Pello Jauregi, EHUko irakaslearen eta Hezkuntza Zientziatan Doktorearen eskutik.