Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Izen-emateko epea zabalik da

2017·04·03


Berrogei egun eskas falta dira Udaltop jardunaldien bederatzigarren ediziorako. Pasa den astean aurreratu genuen bezala, aurtengoan hizkuntza ohiturak aldatzeko esperientziak eta ikerketak izango dira hizpide topaketetan, Aterako gara euskal herritarrok hizkuntzaren armairutik? Nola uztartu gizartearen aktibazioa eta hizkuntza ohituren aldaketa? izenburupean.

Izen ematea gaur zabaldu da eta datorren apirilaren 28ra arte luzatuko da. Gogoratu zuen datuak erregistratzeko garaian bi mahai inguruetako bat aukeratu behar duzuela.

  • Euskaldunak aktibatzeko esperientziak
  • Euskaldunak aktibatzeko esperientziak zein beste esparrutan aplika daitezke?

Matrikulak 65€-ko prezioa du, eta horren barruan sartzen dira:

  • Jardunaldien saioetan partaide izateko eskubidea
  • Hasieran banatuko dugun materiala
  • Bi eguneko aho-gozagarriak eta osteguneko bazkaria

Egitaraua, berriz, loturan kontsulta daiteke

Jarrai gaitzazue

Gogoratu Udaltopen albisteak jasotzeko, webguneaz gain, beste hiru aukera dituzuela: