Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Izen-ematea zabalik

Izen-emateko epea zabalik izango da 2015eko martxoaren 16tik apirilaren 17ra arte

2015·03·16


Zabalik da Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen VI. Topaketan izena emateko epea. 2015eko martxoaren 16tik hasita, topaketa jarraitzeko interesa daukazuen guztiek apirilaren 17ra arteko epea izango duzue izena emateko.

Eskaera webgune honetan egin behar da, izen-emateko atalean; prezioa 80 euro da, bi egunetako bazkaria barne.

Udaltop 2015

Nola bete hizkuntza legea, lege hizkuntzan galdu gabe?
Manuel Lekuona Kultur Etxea
Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
2015eko apirilaren 29an eta 30ean.