Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Izen-ematea, ostiralera arte zabalik

2020·05·04


Datorren ostiralean, 2020ko maiatzaren 8an, itxiko da Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketan izena emateko epea. Edizio berezia izango da aurtengoa, COVID-19ak eraginda online egingo baita, eta egitaraua goiz bakarrera mugatuta.

Edonola ere, aurtengoak ere interesa piztu duela dirudi, horrela egiaztatzen du izen-emate kopuruak, astebeteko epean 160 lagunetik gora eman baitute izena. Guztiek, astean zehar izena ematen dutenek bezala, datorren maiatzaren 12an aurtengoa online jarraitzeko pasahitza jasoko dute posta elektroniko bidez.

Udaltop etxetik: ireki leiho bat lan-munduari izenburuan, azpikoa da osatu dugun egitaraua. Gogoratu hitzordua maiatzaren 14an dela, eta oraindik ez baduzu izena eman, ostiralera arteko epea izango duzula. Aurten, doan.