Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Irlandan gaelikoz?

2017·04·07


Hizkuntza ohiturak aldatzeko ekimenen lekuko izan dira, besteak beste, Astigarraga, Hernani, Agurain, Lasarte-Oria, Donostiako Egia auzoa edota Bilbo. Guztiak, helburu bakarra, euskaldunen jokabideak aktibatzea.

Esperientzia horietako batzuk Udaltopen izango ditugu, protagonisten ahotik entzungo dugu zer egin duten, nola gauzatu duten eta zein emaitza izan dituzten.  Ziur gaude, zuetariko gehienok ezagun izango dituzuela esperientzia horietako batzuk.

Gure zilborrari luzaro begira egotea komenigarria izaten ez denez, gure mugetatik kanpo egin den antzeko esperientzia baten berri ematera gatoz. Ezagutzen al duzue Manchan Magan kazetari irlandarra? Ezagutzen duzue bere kazetari lana? Idazle eta dokumental egilea, 2008. urtean kalera atera zen, Irlandan gaelikoz bizi daitekeen frogatzeko. Hainbat erreportaje egin zituen No Béarla Series izenburupean.