Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Iratxe Goikoetxea Aldekoa

Iratxe Goikoetxea Aldekoa

Iratxe Goikoetxea Aldekoa, Geologia zientzietan lizentziaduna, UCM (Madril,1998), UPC graduondokoa (Bartzelona,1999) eta Executive MBA Enpresen zuzendaritza eta kudeaketarako masterra egiten ari da.

2017tik geroztik Errota, Arratiako garapen sozioekonomikorako Fundazioan koordinatzaile bezala dihardu.

Errota fundazioaren helburua Arratia eskualdeko ingurune sozioekonomikoa dinamizatzea da eskualdearen lehiakortasuna hobetzeko, euskara eta kultura bidelagun izanik.

eusGara, Arratiako enpresei zerbitzua eta lana hobetzen laguntzeko egitasmoa da. Eskualdeko eragile sozioekonomiko zein eskualdetik gorako administrazioaren arteko elkarlanaren emaitza.

Hitzaldia: eusGara: hizkuntza, balio erantsi Arratiako enpresen garapenean. Elkarlanaren emaitza

Eguna: maiatzaren 16an, 10:30etik 11:00etara

Laburpena:

eusGara, Arratiako enpresei zerbitzua eta lana hobetzen laguntzeko egitasmoa da, ERROTA Fundazioak bideratzen duena.

Hizkuntza kudeaketa hobetu eta euskararen erabilera handitzeko zerbitzuak eta laguntzak eskaintzen dira enpresa bakoitzaren helburu, ezaugarri eta erritmoetara egokituta. Enpresak zerbitzu-hizkuntzak eta lan-hizkuntza hobetzeko aukerak ditu egitasmoarekin.

Egitasmoa Lemoako udaletik habiatu zen eta eskualdeko beste udaletara zabaldu eta Bizkaiko Foru Aldundi eta Eusko Jaurlaritzaren elkarlanaren ondorio bat da.

Gaur egun, 12 enpresekin hitzarmenak sinatu dira.