Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Intuizioak eta ikerketak, sustapena eta beste zerbait

2016·03·01


Intuizioak aspaldi esan zigun D ereduan ikasten ari diren belaunaldi berriek eskolaz kanpo egin ohi duten jarduera nagusiak ere, kirolak alegia, D ereduan, euskaraz, beharko lukeela ezta? Zer esanik ez B ereduan ikasten ari direnei komeni zaiela, ala?

Ikerketek ere, Arrue kasu, esaten digute orain, garrantzizko eragina duela eskolaz kanpoko jardueren hizkuntzak gazteen hizkuntza-ohiturak finkatzerako orduan.

Sustapen-lan esanguratsu baten ondorioz, asko hobetu dugu egoera, batez ere, hemen ere, gaitasunean: kirola euskaraz egiteko gaitasuna duten gazteak nagusi dira, entrenatzaile euskaldunak ugaritu dira asko…

Eta erabilerari dagokionez ere, gehitzen joan dadin, sustapen-lana egiten jarraitu beharko dugu (entrenatzaileak hizkuntza-kudeaketan jantziz…). Izango dira hainbat praktika on aurtengo Udaltopen.

Hori esanda, ezin ahalko lirateke beste tresna batzuk ere erabili erabilera finkatzeko? Zein da EAEko eta Nafarroako 16 urtez azpikoen kirolaren antolamendua eta araubidea (mapa)? Eta horietan aldaketak egin daitezke hizkuntza irizpideak jartzeko? Entzunkizun.