Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Iñigo Urrutia: “Udalerrietan administrazio jarduera euskaraz burutzeko bermeez ariko naiz”

2015·04·20


UPV-EHU-ko zuzenbide irakasleak ez du Udal Lege proiektuaren inguruan modu orokor batean jarduteko asmorik. Lege proiektuak udalerrietan administrazio jarduera euskaraz burutzeko berme nahikorik aurreikusi ote den aztertuko du; hots, Udal Lege proiektuak euskaraz lan egiterakoan udalerriek dituzten erronka eta beharrizanei begira Udal Legearen proiektuak erantzun egokiak eskaintzen ote dituen aztertuko du.

"Hobetu daiteke EAEko Udal Legea Udalek lana euskaraz egin dezaten?" izenburua duen hitzaldian, galdera honi erantzuten ere saiatuko da, arautu dena hobetze aldera proposamen batzuk luzatuz.