Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Imanol Larrea Mendizabal

Imanol Larrea Mendizabal

Beste arlo bateko ikasketak egin eta lan ibilbidea izan arren, azkenean hizkuntzekiko zaletasunak eta eremu urriko hizkuntzekiko kezkak soziolinguistikaren arlora eraman nahi izan zuen Imanol Larrea, bai ikasketaz, baita lanbidez ere. Urte batzuk itzultzaile lanetan ibili ondoren, azken hamarkadak soziolinguistikaren alorrean egin ditu. 

Hasieran, enpresetako euskara planetan eta berrikuntza kontuetan ibili zen. Gero, zortzi urtez Katalunian bizi izan zen ikasketak egiten gai hauen inguruan: soziolinguistika, migrazioak eta taldeen kudeaketa. 2017an aurkeztu zuen tesia Katalunian etorkinek eremu urriko hizkuntzen inguruan dituzten jarrerei buruz. 2015etik Soziolinguistika Klusterrean ari da zuzendari lanetan. 

Hitzaldia: Bi gehi bi lau ez direnean: herrigintzaren magia. Hamaika gako herritarren aktibazioan hitzaldian parte hartuko du Amaia Balda eta Zesar Martinezekin batera. 

Data: maiatzaren 17an, 12:00etatik 12:30era