Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Ibon Gaztañazpi Udaltop jardunaldietako aurkezle

2016·04·08


Kirola D ereduan, noizko? Nork eta zer egin genezake gazteen euskarazko kirol jarduna ziurtatzeko? lelopean egingo dituzte aurten Udaltop jardunaldiak, Udaletako euskara zerbitzuen solasaldiak. Aurtengoan gazteen kirolean euskarak duen egoera aztertuko da eta guztiaren gidari Ibon Gaztañazpi oriotarra izango da. Orain artean ez bezala aurkezle bat izango da hizketaldi guztietan. 

Ibon Gaztañazpi (1977) kazetari, arraunlari ohi eta ETBko aurkezlea da. Gazte, hamaika urterekin, harrapatu zuen Orioko herriarentzat hain preziatua den kirolak, arraunak, zeinak kirol ibilbide oparoa izatera eraman duen. Horiz jantzita bi hamarkada igaro zituen, aulki mugikorrean eta finkoan arraunlari batek irabazi zezakeen ia guztia irabazita. Horren ondoren, Santurtziko Itsasoko Ama traineruan eman zituen bere azken paladak entrenatzaile gisa.

Horrela, bi ogibideren artean aukeratzeko unea iritsi zitzaion, eta telebistan hasi zuen bere ibilbidea; estropadetan aditu gisa eta baita kirol esatari moduan ere, ETBn. Aldi berean, Zuek Hor saioaren aurkezle izan da, eta Euskal Herriko txoko desberdinetako istorioekin alaitzen ditu asteazken gauak Herri people saioan.