Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Zer berri?

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Hitzaldien dokumentazio osoa ikusgai

2018·05·24


Duela astebete Udaltop jardunaldien hamargarren edizioan barneratuta ginen bete betean, Euskaraldia puntuz puntu. Aurtengo puntuari erantzunak eta datorrenari galderak izenburupean.

Bertan bizitako guztia jasotzen duten bideoak, argazkiak eta ponentzien txostenak webgunean zintzilikatu ditugu. Bertaratu zinetenontzat, bi egunetan esandako guztiak gogorarazteko baliagarria izango zaizue. Eta bertaratzeko aukerarik izan ez zenutenontzat, material interesgarria izango duzue esku artean, zuen egunerokotasunean aplikagarria izan daitekeena.

Ziurtagariak

Egunotan Udaltopen hamargarren edizioan parte hartu duzuela egiaztatzen duten ziurtagiriak bidali ditugu posta elektronikoz. Zuetariko inork jaso ez balu, idatz dezala mezua eta lehenbailehen bidaliko diogu.