Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Zer berri?

Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Hitzaldien bideoak ikusgai

2017·05·18


Aterako gara euskal herritarrok hizkuntzaren armairutik? Nola uztartu gizartearen aktibazioa eta hizkuntza ohituren aldaketa? izenburupean joan da aurtengo edizioa, bederatzigarrena. Eta joandako hori webgunean jaso dugu, bideo formatuan, esaerak dioen bezala, hitzak haizeak eramaten baititu.

Bertaratu zinetenontzat, bi egunetan esandako guztiak gogorarazteko baliagarria izango zaizue. Eta bertaratzeko aukerarik izan ez zenutenontzat, material interesgarria izango duzue ikusgai, zuen egunerokotasunean aplikagarria izan daitekeena.

Bideo guztiak sare sozial bidez zabalduko ditugu datorren astetik aurrera. Zuek ere, egoki baderitzozue, gauza bera egin dezakezue. Zinez eskertuko dugu.

Ziurtagiriak

Egunotan Udaltopen bederatzigarren edizioan parte hartu duzuela egiaztatzen duten ziurtagiriak bidali ditugu posta elektronikoz. Zuetariko inork jaso ez balu, idatz dezala mezua udaltop@gmail.com posta helbidera eta lehenbailehen bidaliko dugu.