Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Zer berri?

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Hamargarrenak, oro har, partehartzaileen oniritzia jaso du

2018·05·29


Zer iruditzen zaizkizu topaketak oro har? galderari erantzun dioten 136 partehartzaileek 3,90 puntuko bataz besteko balorazioa eman diote Udaltopen hamargarren ediziori, 1-5 arteko eskalan. Hortaz, aurtengoa ere zuen oniritziarekin pasa dugu.  

Orain arteko gogobetetze inkestetan inoiz izan dugun partehartze kopuru handiena utzi digu aurtengoak, % 50a pasatxo. Mila esker hobetzen jarraitzen laguntzeagatik.

Galdetegian zazpi eremu jaso dira zenbakiz edota idatziz erantzuteko. Besteak beste, hitzaldien egokitasunaz –3,92ko puntuazioa jaso duena–; ostegun arratsaldeko saio bereziaz (3,77), talde-lanaren dinamizazioaz (3,77) edota esperotakoa jaso duten (3,73) galdetu zaie.

Datu hauek, eta bestelakoak, jaso ditugu dagoeneko webgunean zintzilikatu dugun eta guretzako datozen edizioak antolatzeko oso baliagarria zaigun Gogobetetze inkestan.