Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gorde agendan apirilaren 21a eta 22a

2016·03·04


Udaltopen zortzigarren edizioa 2016ko apirilaren 21ean eta 22an egingo da Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean. Martxoan sartu gara eta apirila ere konturatu orduko helduko zaigunez, berandu baino lehen erreserbatu egun horiek lan-agendan.

Kirola D ereduan, noizko? Nork eta zer egin genezake gazteen euskarazko kirol jarduna ziurtatzeko?, gaia aukeratu dugu aurtengorako. Gaiak luze eta zabal aritzeko aukera emango digu: antolamendua, araubidea, eskola kirola, kirola eskolak, praktika onak, etorkizunerako erronkak…

Izen-ematea martxoaren 14an zabalduko dugu, egitaraua aurkeztearekin batera