Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gogobetetze inkestaren emaitza

2015·04·20


Udaltop amaituta, urtero legez, aurten ere gogobetetze inkesta bidali dugu zuen iritziak, kritikak, proposamenak eta abar jasotzeko. Astebeteko epean bidalitako erantzunak sailkatu eta txosten batean jaso ditugu.

Jaso ditugun erantzunetan, partehartzaileen asebetetze maila altua izan dela nabarmendu behar da. Jardunaldiaren balorazio orokorra eskatuta,  3,9ko bataz bestekoa eman diote.  Horretaz gain, besteak beste, eskainitako hitzaldien edota talde-lanaren egokitasunaz iritzia emateko eskatu zaie partehartzaileei.

Datozen edizioetarako interesekoak izan daitezkeen gaiak zerrendatzea eskatuta, hona hemen jasotako erantzunetako batzuk: gazteen ahozkotasuna bultzatzeko oinarri praktikoak, Euskara Zerbitzuetan eman daitezkeen berrikuntzak edota Udalaren jarduera eta euskalgintzarena nola uztartu.

Txostena lotura honetan daukazue ikusgai.

Mila esker zuen iritzi, kritika, proposamen eta abar bidaltzeagatik. Oso baliagarriak izango zaizkigu datozen edizioetarako.