Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gogobetetze inkestaren emaitza

2016·05·17


Udaltop amaituta, urtero legez, aurten ere gogobetetze inkesta bidali dugu zuen iritziak, kritikak, proposamenak eta abar jasotzeko eta erantzunak sailkatu eta txosten batean jaso ditugu.

Jaso ditugun erantzunetan, partehartzaileen asebetetze maila altua izan dela nabarmendu behar da. Jardunaldiaren balorazio orokorra eskatuta,  3,89ko bataz bestekoa eman diote.

Horretaz gain, besteak beste, aurten egindako aldaketen egokitasunaz iritzia emateko eskatu zaie partehartzaileei, eta mahai-inguru formatuak arrakasta izan dutela nabarmendu daiteke.

Datozen edizioetarako interesekoak izan daitezkeen gaiak zerrendatzea eskatuta, hona hemen jasotako erantzunetako batzuk: hizkuntza eta generoa; euskara eta atzerritarrak; haur eta gazteak nola motibatu euskaraz hitz egin dezaten, euskararen aldeko diskurtsoak, elkarlana nola bideratu, eta abar,

Txostena lotura honetan daukazue ikusgai.

Mila esker zuen iritzi, kritika, proposamen eta abar bidaltzeagatik. Oso baliagarriak izango zaizkigu datozen edizioetarako.