Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gogobetetze inkestan, zazpi t´erdikoa

2019·05·27


Zer iruditzen zaizkizu topaketak oro har? galderari erantzun dioten 92 partehartzaileek 3,80 puntuko bataz besteko balorazioa eman diote Udaltopen hamaikagarren edizioari, 1-5 arteko eskalan –iazkoa, 3,90ekoa izan zen–. Hortaz, aurtengoa 7,6ko bataz besteko notarekin pasa dugu.  

Hamaikagarren edizioan 208 lagun aritu gara, partehartzaile, hizlari eta antolatzaile artean. Hizlariek eta antolatzaileek inkestarik betetzen ez dutela kontuan hartuta, aurten ere jasotako inkesta kopurua altua izan da, bi partehartzaileetatik batek bete baitu.  

Galdetegian sei eremu jaso dira zenbakiz edota idatziz erantzuteko. Besteak beste, hitzaldien egokitasuna –3,65eko puntuazioa jaso duena–; talde lanaren dinamizazioa (3,98) edota esperotakoa jaso duten (3,62) galdetu zaie.

Datu hauek, eta bestelakoak, dagoeneko zintzilikatu ditugu webguneko Dokumentuak atalean Gogobetetze inkesta izenarekin.