Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gartzen Garaio Atxurra

Gartzen Garaio Atxurra

Gartzen Garraio Atxurra (Laudio, 1977), seme baten aita, egun Arrankudiagan bizi da. Diseinugintzan, itzulpegintzan eta komunikazioaren esparruan lan egindakoa. Herrigintzak Aiaraldea eskualdean sustatutako hainbat komunikazio proiektuetako partaide, gaur egun Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituko komunitate arduraduna da, bai  eta Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko idazkaria ere. Era berean, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluko kidea da bere sorreratik.  

Hitzaldia: Aiaraldeko Euskalgintza kontseilua: elkarlana, nor izateko

Eguna: maiatzaren 16an, 11:30etik 12:00etara

Laburpena:

Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua herrigintzako elkarteen eta instituzio publikoen arteko eskualdeko elkarlan espazioa da. Elkarteen bilgune bat da, euskararen biziberritzea helburu nagusi izan gabe, hizkuntzaren normalizazioan ekarpen bat egin nahi duten 42 entitate biltzen dira bertan. Era berean, Kontseiluak tokiko instituzioekin batera lan egiteko elkarlan hitzarmen bat du indarrean. Kontseiluak antolaketa eta parte-hartze eredua irekia eta inklusiboa da, partaideen erosotasuna eta iraunkortasuna helburu duena. Funtzio sozial nagusia dinamizazioa eta akuilu lana egitea da, egin-araztea. Era berean, herrigintzako eragileen eta instituzio publikoen artean euskararen plan estrategiko partekatua eta adostua osatzea eta hau gauzatzeko urratsak ematea du xede nagusia, hizkuntzaren biziberritzean inbertitzen diren baliabideak ahal bezain eraginkorrak izateko.