Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Euskara sasoian jartzeko hedabideak

2016·04·15


Aritz Mutiozabal kazetariak eskainiko duen hizketaldiari Euskara sasoian jartzeko hedabideak izenburua ipini dio. Kirolean euskara indartzeko egin duten ahalegin berezi bati buruz hitz egingo du, Sasoian kirol aldizkariaz eta webguneaz.

Urola Kosta Udal Elkaltearen ekimenez sortutako egitasmoa da, zeina hasieratik Urola Kostako Hitzak kudeatu eta elikatu duen. Urola Kosta (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia) eskualde oso kirolaria eta kirolzalea zela bide, euskararentzat irakurle eta erabiltzaileak irabazteko xedean abiatu zuten proiektua. Ekimen hori sakonago ezagutzeko aukera paregabea izango da Manuel Lekuona Kultur Etxean, Udaltop jardunaldiaren barruan.

Aritz Mutiozabal (1980) zarauztarra kazetaritzan lizentziaduna da, Leioako EHUko unibertsitatean. Kirola, eta oro har, kultur arloko ekimenak gogoko ditu. Bere ogibidea, ordea, kazetaritza da. Egun, Zarauzko Hitza atariko koordinatzaile eta Urola Kostako Hitza aldizkariaren zuzendariorde izateaz gain, Sasoian kirol aldizkariaren eta webgunearen arduraduna da.

Izen-ematea

Gogoratu izen-emate epea gaur, apirilak 15, amaitzen dela. Oraindik ez baduzu zurea egin, lotura honetan egin dezakezu.