Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Euskal movere

2016·03·23


Iratxe Aranburu gure artean izango da Udaltopen zortzigarren edizioan. Maite Etxanizekin batera jardunaldiaren ondorioak eta proposamenak jasoko ditu. Kolaborazioa eskatu diogu, eta hemen bere ekarpena:

«Unai Asurmendi (Agorrosin kiroldegiko gerenteak) zabaldu zizkidan niri begiak gai honetan: Emozio hitzak latinezko emovere aditzean zuela jatorria; ohikotik (e) mugitzean (movere) zirrara eragitea, ekitea. Kirola horixe zela, mugimenduaren gorazarrea. Lekualdatzen baikaitu zentzu orotan; kanporantz ikusten den jardunaz, baina baita barrurantz  ere bizitzen dugun sentipenaz. Ikasketa esanguratsua bertan! 

Euskarak ere kanporantz adina eragin dezake barrurantz. Komunikatzeko tresna soiletik haratago joan nahi bada, emozioa giltzarri da.  Euskaldun identitatea errotzean lortzen baita kontzientzia linguistikoa. Eta bide beretik gizarte euskahalduna.

Kirola euskaraz; mugimenduaren emozioa euskarari emana. Udaltopen aurtengo gaia erronka ederra! Apirilaren 21ean eta 22an Lasarte-Oriara zatoz, elkar harturik elkar saretu eta “euskal-movere” geldigaitza eragin dezagun». 

Iratxe Aranburu, kirol zuzendaria, Zarauzko Udala