Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Eneritz Rekarte Bengoetxea

Eneritz Rekarte Bengoetxea

Eneritz Rekarte Bengoetxea Beran (Nafarroa) jaio zen 1992an. Gaur egun Beran bizi da. Soziologiako ikasketak egin zituen EHUn eta ondotik, Hizneten Hizkuntza Plangintza graduondokoa. 2015ean Bortzirietako nerabeen euskara erabilera 12-16 urte bitartean ikerketa lana burutu zuen.

Bai Euskarariko teknikari lanetan ibili zen Bortziriak, Baztan eta Malerrekan. Ondoren, Udaletako Euskara Teknikari ordezkapenetan ibili da Arangurengo Ibarra, Orkoiengo Udala eta Burlatako Udalean. 2017ko irailaz geroztik Baztango Udaleko Euskara Teknikaria da. 

Mahai-ingurua: Nola antolatzen ari da 2018ko Euskaraldia tokian toki? Prestakuntzaz, BAM; arnasgune eta bailara izaeraz, Baztan; eta prozesuaz eta sare lanaz, Zarautz mahai-inguruan parte hartuko du Jenofa Berhokoirigoin eta Rita Aldabaldetrekurekin batera.  

Data: maiatzaren 17an, 11:30etik 12:00etara