Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Bingen Zupiria Gorostidi

Bingen Zupiria Gorostidi

Bingen Zupiria Gorostidi 1961. Urteko apirilaren 9an jaio zen, Hernanin. Filosofian eta Letretan Lizentziaduna (Deustuko Unibertsitatea, 1984), orduz geroztik prestakuntza ematen eta formazioa jasotzen aritu da:

  • Filosofia eta Letretan Lizentziaduna, Deustuko Unibertsitatean, 1984an
  • Mondragon Unibertsitateko Masterduna (MBA 2002, Otalora), Enpresa Kooperatiben Zuzendaritzan
  • 2005etik 2007ra, Enpresa, Erakunde eta Ikusentzunezko Komunikazioko EiTB-Deusto Masterraren (Master Ofiziala) Zuzendaria.
  • 2007-2009. HUHEZIn, Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikaziozko 4.mailako irakaslea.
  • Mikro Konpetitibitate Kurtsoa, MOC (2008). Deustuko Unibertsitateko Orkestra Institutua.
  • 2010: EHUko Berrikuntza eta Ezagutzarako Kudeaketa masterraren irakaslea.

Era berean, ibilbide profesional oparoa garatu du:

  • 1983-1989 (1983ko abendua – 1989ko abuztua): Euskal Telebistaren Albistegietako Erredaktore burua
  • 1989-1999 (1989ko iraila - 1999ko martxoa): Eusko Jaurlaritzako Prentsa Bulegoaren Zuzendaria. Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzako komunikazioaren arduradun zuzena, Jose Antonio Ardanza Lehendakariaren esanetara eta Eusko Jaurlaritzaren Prentsa Bulegoaren Koordinatzailea.
  • 1999-2009 (1999ko maiatza – 2009ko Ekaina): Euskal Telebistaren Zuzendaria.
  • 2009 (uztaila – azaroa): ETBko Fiziozko telesailen gidoien arduraduna
  • 2009-2016: kolaboratzailea hainbat komunikabideetan: DEIA, Ser Katea (“Hoy por hoy” eta “La ventana Euskadi” irrati saioak), Radio Euskadi eta Euskadi Irratia
  • 2009-2012: G-Quest enpresaren (Gizarte Ikerkuntza, Marketin estrategikoa eta Komunikazioa) Zuzendaria.
  • 2012-2016 (2012ko martxoa – 2016ko azaroa): DEIA egunkariko zuzendaria
  • 2016ko azarotik gaur arte Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua

Mahai-ingurua: Euskara eremu sozioekonomikoan: egingo dugu apustu? Zer eta nola egin beharko genuke?  

Eguna: maiatzaren 14an, 11:10etik 12:25era.