Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Egitaraua martxoaren 14an aurkeztuko dugu

2016·03·11


Bagoaz pixkanaka aurrera.Martxoaren 14an, Udaltopen 2016ko edizioa aurkeztuko dugu, Eusko Jaurlaritzaren Donostiako egoitzan. Goizeko 11:00etan egingo den prentsaurrekoan, egitarauaren berri eman eta izen-emate epea zabalik dagoela iragarriko da, besteak beste.

Agerraldian partaide izango dira Jon Antxordoki Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Batzordeko lehendakaria; Mikel Irizar Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari nagusiak; eta Jorge Giménez Eusko Jaurlaritzako HPSko Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendariak parte hartuko dute.

Gogoratu, aurten gazteak, kirola eta euskara izango ditugula hizpide. Kirola D ereduan, noizko? Nork eta zer egin genezake gazteen euskarazko kirol jarduna ziurtatzeko? Izenburupean hainbat adituren hitzaldiak entzuteko aukera izango da, tartean astelehenean iragarriko ditugun hainbat berrikuntzekin.

Hitzordua Lasarte-Oriako kultur etxean izango da, 2016ko apirilaren 21ean eta 22an