Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Zer berri?

Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Datorren urtera arte agurtu da Udaltop

2017·05·12


Amaitu dira Udaltop, Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketak. Aurtengoak marka guztiak hautsi eta merezitako agur berezia jaso du piano baten soinuaz, Xabier Lizasoren, piano-jolearen eta Andoni Egañaren, bertsolariaren, eskutik. Ederra izan da.

275 partaide inguru, inoizko parte hartzerik handiena eskuratuta, bost hitzaldi, bi mahai inguru, bideo emanaldi bat eta Eusko Jaularitzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetzak eta Euskaltzaleen Topaguneak elkarlanean aurkeztu duten proposamen berria izan dira aurtengo edizioko zutarri nagusiak.

Gaurko egunez, arreta berezia bereganatu du Euskarak 365 egun: hizkuntza-ohiturak eta gizarte aktibazioa Euskal Herrian eta elkarrekin lantzeko proposamen berriak. Egitasmoak euskararen herri guztietan hizkuntza-ohiturak eta gizarte aktibazioa elkarrekin lantzea du xede. 15 taldeetan banatuta ekarpen anitz egin dizkiote guztiz irekita dagoen proiektuari.

“Aukera, ilusioa eta erronka”, behin eta berriz lantegietan errepikatu diren hitzak. Guztiei ateak irekita utzi dizkiete eta edozeinen ekarpena ongietorria izango dela azpimarratu dute. Elkarlana eta konfiantza zutarri dituen egitasmoa. “Gakoa, ahalik eta erakunde gehien batzea izango da”, adierazi du Miren Dobaranek, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordeak. Proposamen berriak konfort egoeratik ateratzeko aukera, euskarara begira ez daudenak erakartzea, ekimen isolatuak gainditzea eta zubiak eta elkarlana sortzea ekarriko du.

Bi egunez, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean elkartu diren  Arabako, Gipuzkoako Bizkaiako, Nafarroako, Lapurdiko eta Nafarroa Beherako euskara teknikariak, arduradun politikoak, irakasleak, hizlariak eta beste hainbat esparruetako langileak hizkuntza-ohiturak aldatzeko bideen, esperientzien eta ikerketen berri jaso dute. Orain, bertan ikasitako praktikan jartzea izango da hurrengo urratsa.

Momentuan, Euskarak 365 egun: hizkuntza-ohiturak eta gizarte aktibazioa Euskal Herrian eta elkarrekin lantzeko proposamen berria eskuragarri duzue gure vimeo kontuan: http://bit.ly/2qcM08L. Astelehenetik aurrera gainerako ponentziak ikusteko aukera zabalduko dugu.