Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

C.A. Osasuna, erdera hutsean aritzetik elebidun bihurtzera

2020·05·20


COVID-19aren pandemiak eragindako osasun larrialdira egokitu behar izan dugu aurtengo Udaltopen. Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kulturetxeko eszenatokitik etxeko leihora lekualdatu gara; aurrez aurreko hitzaldietatik online formatura; eta egun eta erdiko jardunalditik, goiz bakarrera.

Osasun larrialdiak eztanda egin aurretik hitzartuta genituen hainbat ponentzia bertan behera utzi behar izan ditugu derrigor, tartean C.A. Osasunarena. Gorritxoek, ordea, etxeko lanak aurreratuta zituzten eta komunikazio taldeko Mikel Erbiti Irisarrik Udaltoperako prestatu zuen ponentzia helarazi digu, baita ponentziaren osagarri jardunaldian ikusteko aukera izan genuen bideoa ere.

Euskararen Osasuna ehun urte eta gero izenburupean, C.A. Osasuna gaztelera hutsez aritzetik elebidun bihurtzeko orain dela bi urte hasitako prozesuaren berri jasotzen du ponentziak. Bilakaera ezagutu nahi izanez gero, ponentzia eta bideoa webgunean dituzue ikusgai.