Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Zer berri?

Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Bederatzigarrena, nota onarekin

2017·05·23


Zer iruditzen zaizkizu topaketak oro har? galderari erantzun dioten 107 pertsonek, 1-5 arteko eskalan 4,21 puntuko bataz bestekoa eman diote. Hortaz, Udaltopek nota onarekin gainditu du bederatzigarren edizioko ikasgaia.

Aurtengoan, gainera, inoizko partehartzerik handiena izan dugu bai topaketan bertan (270 bat lagun izan dira), baita inkesten erantzun kopuruan ere. Arestian aurreratu bezala, 107 erantzun jaso ditugu, hau da, ia-ia bi partehartzailetatik batek erantzun du inkesta –hizlariak eta antolatzaileak kanpoan utzi ditugu–.

Hitzaldien egokitasunari dagokionez, berriz, 4,15 puntukoa izan da bataz bestekoa.

Datu hauek, eta bestelakoak, jaso ditugu dagoeneko webgunean zintzilikatu dugun eta guretzako datozen edizioak antolatzeko oso baliagarria zaigun Balorazio inkestan.

Mila esker inkesta betetzen eta Udaltop hobetzen laguntzeagatik.