Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Bederatzigarren edizioan, hizkuntza ohiturak hizpide

2017·03·24


Udaltopen bederatzigarren edizioa 2017ko maiatzaren 11n eta 12an egingo da Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean. Bi hilabete barru iritsiko dira gure artera Udaletako Euskara Zerbitzuen topaketak. Berandu baino lehen erreserbatu egun horiek zuen lan-agendan.

Hizkuntza ohiturak gaia aukeratu dugu aurtengo ediziorako. Gaia aukeratzeko hari mutur nagusiak izan dira han eta hemen egin diren, egiten ari diren eta egin nahi diren esperientzia berriak. Zer dira ohiturak? Eta hizkuntza ohiturak? Hizkuntza portaerak aldatzeko ekimenek lagunduko al lukete euskararen erabilera areagotzen?

Topaketetan galdera horiek eta antzeko beste hainbat jorratuko dira.