Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Aurreko edizio guztiak, webgunean

2016·03·29


2016ko apirilaren 21ean eta 22an egingo duguna Udaltopen zortzigarren edizioa izango da. Urrun geratzen da lehena, 2009koa. Garai hartan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saileko Euskara zerbitzuburu zen Mikel Zalbidek eman zuen estreinako hitzaldia, Aurrez aurreko jardunaren lekua HINBE saioetan izena eman ziona.

Orduz geroztik Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxeak hamaika ponentzia eta hizlari hartu ditu. Orain, guztiak jasota daude Aurreko edizioak atalean. Bertan aurki ditzakezu urtez urte jardunaldietako egitarauak, argazkiak, txostenak edota PPTak. Eta 2013az geroztik, baita aurkezpen guztietako bideo grabazioak ere.