Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Astelehenean aurkeztuko dugu aurtengo edizioa

2020·03·12


Otsaila bukaeran iragarri bezala, Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketaren hamabigarren edizioa 2020ko maiatzaren 14an eta 15ean egingo da, eta aurtengo edizioa aurkezteko bideo erreportajea prestatu dugu. Astelehenean zabalduko dugu, eta egun berean, izena emateko epea zabalduko da.

Antolamendu Batzordean egitaraua ixteko lanean gabiltza buru-belarri; une honetan, hitzaldiak lotzen gabiltza, baina astelehenean aurrerapen zabala emateko moduan izango gara.