Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Astebete gelditzen da izen-emateko

2018·04·29


Datorren ostiralean, maiatzaren 4an, itxiko da Udaltop Topaketan izena emateko epea. Beraz, ez ahaztu www.udaltop.eus webgunera sartu eta izen-emate atalean formularioa betetzea. Prezioa 65 € da – osteguneko bazkaria barne –.

Aurten topaketek Euskaraldia izango dute ardatz, Euskaraldia puntuz puntu. Aurtengo puntuari erantzunak eta datorrenari galderak izenburupean.

Orain artean ez baduzu gure berririk jaso, urtero legez jardunaldia Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean egingo da, maiatzaren 17an eta 18an. Aurtengoa hamargarrena izanik sorpresaz betetako egitarau oparoa osatu da.