Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Astebete gelditzen da izen-emateko

2017·04·24


Datorren ostiralean, apirilak 28 dituela, itxiko da Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen IX. Topaketan izena emateko epea. Beraz, oporren bueltako betebeharren artean, ez ahaztu www.udaltop.eus webgunera sartzea eta izen-emate atalean formularioa betetzea. Prezioa 65 € da –osteguneko bazkaria barne–.

Aurten hizkuntza-ohiturak aldatzeko esperientziak eta ikerketak izango ditugu hizpide, Aterako gara euskal herritarrok hizkuntzaren armairutik? Nola uztartu gizartearen aktibazioa eta hizkuntza ohituren aldaketa? izenburupean.

Orain arte ez baduzu gure berririk jaso, urtero legez jardunaldia Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean egingo da, 2017ko maiatzaren 11n eta 12an. Hauxe da prestatu dugun egitaraua.

Bertan ikusiko garelakoan, agur t´erdi.