Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Arin ibili izena emateko!

Arin ibili behar duzu 2015eko Udaltop jardunaldietan izena emateko asmotan bazara: apirilaren 17an itxiko da epea

2015·04·13


Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen 2015ekoTopaketan izena emateko epea apirilaren 17an amaituko da. Beraz, oporren bueltako betebeharren artean, ez ahaztu matrikula formularioa betetzea. Prezioa 80 euro da –bi egunetako bazkaria barne–.

Aurtengo gaia: Nola bete hizkuntza legea, lege hizkuntzan galdu gabe?; eta hauxe osatu dugun egitaraua. Jardunaldia Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean egingo da, 2015eko apirilaren 29an eta 30ean.