Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Ane Barruso Lazkano

Ane Barruso Lazkano

Ane Barrusok (Bergara, 1962) irakasle ikasketak egin zituen Eskoriatzako Irakasle Eskolan (gaur egun MU dena) Euskal Filologia adarretik. Amaitu bezain pronto, Aranzadi ikastolan hasi zen lanean, 1983an, eta bertan jarraitzen du oraindik ere.
Urte hauetan lan desberdinak egin ditu ikastolan: irakasle lanak 20 urtez etapa desberdinetan, komunikazio arduradun 5 urtez eta, azken 10 urteetan, zuzendari lanetan aritu da. Beti egon da ikastolako euskara batzordean, eta 5 urtez Hizkuntza Proiektuko arduradun izan zen.