Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Amaiera ekitaldia, Pantxika Lamourrekin

2019·04·11


Pantxika Lamourrek umore ukitua emango dio Udaltopen egitarauari. Horrela iragarri du Nafarroako klown-ak, baina ez du aurreratu nahi izan nola lortuko duen topaketara gerturatuko diren pertsonak irribarre batekin ateratzea, “horretarako bukaerara arte geratu beharko dute”.

Pantxika Lamour Zirika Zirkus taldeko pailazoa da. Ainhoa Juanizek eta Luis Lainezek sortu zuten taldea 2003 urtean, eta orduz geroztik konpainia herriz herri dabil antzerki-zirku ikuskizunak eskainiz, Azkena, 2018an estreinatu zuten, Egun on, sikiera!

Zirika Zirkusen ikuskizunetan ohikoa izaten da oreka, akrobazia, klown ikuskizuna, musikaz lagundutako malabareak edota dantzak uztartzea.  Udaltopera, berriz, beste formatu batean iritsiko da Pantxika, bakarka, baina umorea lagun.

Jarrai gaitzazu

Gogoratu Udaltopen albisteak jasotzeko, webguneaz gain, beste hiru aukera dituzuela: