Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Amaia Balda Etxarte

Amaia Balda Etxarte

Amaia Balda Etxarte Donostian jaioa eta hainbat euskara elkarteetan aritua (Bagera, Euskalan eta AED) da. Emunen sorreratik euskara planetan buru belarri aritu da: enpresetan, administrazioan eta elkarteetan. Eta gaur egun ere halaxe dihardu, euskara teknikari eta Emuneko lehendakari lanak uztartzen.

Une honetan Soziolinguistika Klusterreko tokian tokiko hizkuntza aktibazioaren ikerketan parte hartzen dabil lantalde batekin batera (Elhuyar, Topagunea, Donostiako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia).

Hitzaldia: Bi gehi bi lau ez direnean: herrigintzaren magia. Hamaika gako herritarren aktibazioan hitzaldian parte hartuko du Imanol Larrea eta Zesar Martinezekin batera. 

Data: maiatzaren 17an, 12:00etatik 12:30era