Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Alaitz Villate Galbarriatu

Alaitz Villate Galbarriatu

Alaitz Villate Galbarriatu Publizitate eta Harreman publikoetan Lizentziatua da. 2010. urtetik dihardu Getxoko Bizarra Lepoan euskara elkartean lanean. Gehitu Kirola eta Gehitu Kultura egitasmoak kudeatu ditu orain arte Getxoko Udalarekin elkarlanean. Gehitu hitzarmenaren bidez, kirol eta kultura elkarteak euskararen aldeko konpromisoak hartzen dituzte eta horien jarraipena egiten die.

Gaur egun, elkartearen kudeaketaz eta aisialdi proiektuaz arduratzen da. Bapiruke aisialdi proiektuaren hausnarketan dihardu elkarteko begiraleekin batera. Euskaraldiko batzordean ere parte hartzen du, Udalarekin eta Egizu elkarteko kideekin batera.

Hitzaldia: BAT eta BAT HAMAIKA. Beste urrats bat aspaldiko elkarlanean Getxon Koldo Iturberekin batera

Data: maiatzaren 17an, 10:30etik 11:00etara.