Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

8-16 urte arteko neska-mutilen kirola Euskal Herrian

2016·04·13


Luis Mari Zulaikak, EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakasleak, eskainiko duen hizketaldia 8-16 urte arteko neska-mutilen kirola Euskal herrian: eskola kirola, kirol eskolak eta ulertzen ez ditugun beste elkarketa batzuk lelopean gauzatuko da. Bertan, kirol eremuan lan egiteko eskatuko den prestakuntza titulazio lege berriaren azalpena eta kirolak euskararen sustatzaile gisa izan dezakeen eragina azalduko dira.

Zulaika zarauztarrak ia hiru hamarkada daramatza Heziketa Fisikoko irakasle lanetan, Derrigorrezko Hezkuntzan lehenengo eta EHUn geroago. EHUn Pedagogian doktorea da eta Kirol Psikologian masterra du (UNED Madril). Halaber, Gorputz Hezkuntzako irakasle espezialista da EHUn eta, 1999an, Heziketa fisikoa eta autokontzeptua tesia aurkeztu zuen.

Heziketa Fisikoan aditua den irakasle honek 80 hitzalditik gora eskaini ditu EAEko kultur etxe eta ikastetxeetan, eskola kiroleko haur, guraso eta monitoreei zuzenduta. Kirolaren eta heziketaren, heziketaren eta kirolaren arteko oreka bilatzea da bere kezka nagusia.

Izen-ematea

Gogoratu izen-emate epea ostiralean amaitzen dela. Oraindik ez baduzu zurea egin, lotura honetan egin dezakezu.