Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

350 lagunetik gora eman dute izena Udaltop online jarraitzeko

2020·05·08


Udaltopen hamabigarren edizioa berezia izango da. COVID-19ak eragindako osasun larrialdiak ohiko formatua moldatzea ekarri du (egitaraua goiz bakarrera mugatu da eta online izango da) eta antza, berezitasunak espektatibak goratu ditu. Izen-emate datuek horrela egiaztatzen dute: 10 eguneko epean 350 bat lagunek eman dute izena, orain arteko kopururik altuena.

Bilakaera ikusita, izen-ematea maiatzaren 12ra arte luzatuko da. Doakoa da, eta Udaltop online jarraitzeko pasahitzak jasotzeko beharrezkoa da formularioa aurrez betetzea.

Gogoratu, Udaltop etxetik: ireki leiho bat lan-munduari lelopean, maiatzaren 14an ikus gaitzazu etxeko leihotik.