Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

16 urtez azpikoen kirola: antolamendua eta araubidea EAEn eta Nafarroan

2016·04·12


Udaltop jardunaldietan oholtza gainera igoko diren lehen bi hizlariak Dorleta Ugalde, Eusko Jaularitzako kirol teknikaria, eta Nafarroako Gobernuko Kirolaren eta Gazteariaren Institutuko kirol sustapenaren arloan buru den Andoni Irujo izango dira.

16 urtez azpikoen kirola: antolamendua eta araubidea EAEn eta Nafarroan lelopean, eskola kirolean eragileek duten rolaz eta bizi duten egungo egoeraz arituko dira. Izan ere, nahiz eta hastapenetan ikastetxeak ziren ardatz, gaur egun eragile ugarik hartzen du parte eskola kirolaren garapenean. Dorleta Ugaldek EAEko ikuspegia ekarriko digu, eta Andoni Irujok, Nafarroakoa.    

Ugalde Zarautzen (Gipuzkoa) jaio eta bizi da. Betidanik izan du kirolarekiko lotura estua; Jarduera Fisiko eta Kirol Zientzietan lizentziaduna da eta kirol munduan ikuspegi anitz landu ditu. Egun, Eskola Kirol eta Kirol eremuko berdintasun programaren arduraduna da Eusko Jaularitzan.

Irujo Barañainen (Nafarroa) jaio eta bizi da. Kirol zale amorratua da, Gorputz Hezkuntzako aholkularia eta, egun, Nafarroako Gobernuko Kirolaren eta Gaztariaren Institutuko kirol sustapenaren arloan dabil lanean.

Izen-ematea

Gogoratu izen-emate epea ostiralean amaitzen dela. Oraindik ez baduzu zurea egin, lotura honetan egin dezakezu.