Visor de contenido web Visor de contenido web

Koikili Lertxundi

Koikili Lertxundi Del Campo Bilbon jaiotako pertsona da. Bere lan esperientzia 18 urterekin hasi zen, ikasketak eta futbolari lanak uztartuz. 23 urte zituela, “Gestión del Conocimiento Itzarri” izeneko aholkularitza enpresa sortu zuen, pertsonetan oinarritutako kudeaketa sistemen ezarpenean espezializatzen zen erakundea alegia.  Aldi berean, 2006an, Euskal Herriko Unibertsitatean Historiako Lizentziatu bihurtzea lortu zuen. Horrez gain, EGA eta CAP edo IEI tituluak ere ditu. Hau dela eta, hainbat esparrutan pertsona gaitua dela kontsideratzen dute.

Zentzu honetan, enpresari-langile bezala daramatzan azken 12 urteetan funtzio ezberdinak bete izan ditu: zuzendaritza, komertzial eta marketin lana, zerbitzua eman… beraz agerikoa da gaitua dagoela diziplina anitzetan aritzeko. Guzti hau gutxi balitz, bere nortasun ekintzaileari esker, 2014an beste bi enpresa jarri zituen abian, batetik “Koikili Aterpetxea” bestetik “Itzarri Natura”. Gainera, aipagarria da gaur egun marka komertzial berria ere sortu duela, Eusport izenekoa, bere xedea hurrengoa delarik: Euskara eta kalitatearen sustapena kirol nahiz enpresa erakundeetan. Enpresa guztietan badaude amankomuneko 4 balore nagusi: Kirola, Natura, Euskara eta Pertsonak.

Bestalde, bere bizitza eta lan esperientziak zenbait artikulu zein liburuen argitalpenetan islatzen saiatu da. Eta irrati nahiz telebistan ere buru belarri aritzen da.

Beraz, formakuntza eta lan eskarmentu handia duen pertsona da, izandako esperientzia ugari eta aberatsei esker, esparru ezberdinak oso ondo ezagutzen dituena. Eta agian azpimarragarriena bere nortasuna bera da, oso pertsona borrokalaria delako, neka ezina eta borondate handiduna, askotan auto didakta, ahalegin handiak egiten dituena eta ilusio itzela duena. Hots, helburuak jarri eta bidean aurkitzen dituen oztopoak modu eraginkor eta baikorrean gainditzen dituen horietakoa dugula ondoriozta dezakegu.