Visor de contenido web Visor de contenido web

Jone Miren Hernandez

Gizarte antropologia irakaslea. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

Informazio Zientzietan eta Gizarte eta Politika Zientzietan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Bere doktorego tesia 2005. urtean defendatu zuen UPV-EHUko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailean, ondorengo izenburua zuelarik: "Euskara, comunidad e identidad : elementos de transmisión, elementos de transgresión". Lan honek Espainiako Kultur Ministeritzak ematen duen "Marques de Lozoya" delako sari nazionala jaso zuen.

Gizarte-ikerketako teknikari gisa lan egin zuen, aholkularitza eta merkatu-azterketen esparruan, eta gero berdintasunerako teknikari bezala aritu zen Tolosako Udalean (Gipuzkoa). Gaur egun Gizarte Antropologiako irakaslea da UPV-EHUan.

Hainbat argitalpenen egilea da eta gai ugariko proiektuetan parte hartu du. Dena den, bere ikerketa-ildoak batik bat hizkuntza-antropologiarekin eta antropologia feministarekin daude lotuta. Azkenengo lau urteotan bertsolaritzak protagonismoa hartu du bere ibilbide zientifikoan, eta horren adibidea dira tarte honetan egindako argitalpenak, komunikazioak, etabar...

Feminismoa, generoa, emozioak, gorputza… bezalako gaiak ditu interesgune egun. Hortik ari da garatzen bere begirada, bai bertsolaritzari, bai euskal kulturari orokorrean.